Egun bikaina!!

Gaur altzatzean pasatako egunen erritmoaren ondorioa somatu egin da. Nekea nabaritzen hasi da, baina ez da oztopo izan goizeko ekintzetan.

Esnatu bezain pronto helduenak jantzi eta jaurtiketa saio batera abiatu dira goiza ondo aprobetxatzearren,  gainera geroago Fernan Azkune BBB Infantilen entrenadorea etorri da bizita bat egitera. Hau sortea!! Ziur ez dela aste honetako asken sorpresa.

Geroago entrenamendu batzuk gehiago, eguneroko dantza klasea non Aitziberren lana nabaritzen hasten den eta SNAG golf ikastaroan makilekin jokalarien punteria ona trebatu egin da. Denak irribarre batekin asaldu dira jateko oduan.

Arratsaldean 2002ko neska mutilak hondartzara lasterketa batean jeitsi dira surfean aritzeko. Besteak entrenamendu baten ondoren hondartzara abiatu dira merienda motxilan sarturik.

Dutxa, afaria ta hortzak garbitu ostean dena dago prest gaueko beladara hasiera emateko. Jokuen magiarekin disfrutatzea espero dugu.