Campusbilbao “23”; Un número mítico.

Noche de paso del ecuador en zarautz y llamadas a casa. A partir de las 21 horas, después de cenar, l@s participantes de Zarautz llamarán por teléfono para contar sus aventuras por allí; pero os hacemos un resumen de sus actividades y del campus de Berango:

Berangon, gaur sei artista txiki aurkitu ditugu koloreko margoekin eskuetan Patinekin eta patineteetik hobetu dugu, eta saskibaloian gauza gehiago egiten ikasi dugu.

Bihar lehiaketen eguna izango da. Jokuakekin eta ariketekin ikasi ditugun gauzak erakusteko.

Zarauzko kanpusean, atzo gauean nekea nabaria izan zen gure kanpusean. Hori dela eta, afaldu ostean Masai Tailerra egiteko aukera aprobetxatu genuen. Argazkietan garbi ikusten da umeak primeran pasatu zutela!

Gaur futbolean teknika baloiarekin, motrizitatea eta jaurtiketak, batez ere, landu dugu. Horretarako, zirkuitu bat prestatu dugu. Hamaiketako ostean, futboleko jokalari guztien artean partidu bat burutu dugu, Nerea atezaina partiduko jokalari onenaren saria irabaziz.

Gainera, Saski Txikikoek ezkerreko botea eta abilezia landu dute. Oso txikitxuak izanda ere, bikain egiten dute gure jokalariek!

Saski Handi eta Ertainekoek botea lantzeaz gain, pasea landu dute. Esan beharra dago goiza amaieran atzoko txapelketa amaitu dutela. Arratsaldean, handiak surf egitera joango dira.

Aquí os adjuntamos unas fotos de ayer y hoy; fútbol, campeonatos, taller de masaje deportivo, surf, basket…. ¡qué guay!