Aldaketa Zarautzen

Zarautz kanpuseko 2.asteko amaiera heldu da. Egia esanez, nahiko arin pasatu da astea. Entrenamenduak, jolasak, surfa eta gaubelak direla eta, penarekin agurtzen dugu astea oso ondo pasa baitugu.

Gaur goizean hondartzara joateko aprobetxatu dugu. Azken bainu egin ondoren, gauzak jaso eta lagunak agurtzeari ekin diogu.

Eskerrik asko gugan jarritako konfiantagatik! Datorren urtean berriro ikusiko dugula ziur gaude!