Igande 5a; Azken eguna!

Etxera joateko eguna ailegatu egin da, gogoekin baita penarekin ere.

Atzoko gaua sorpresaz beteta egon zen, postontzia, musika, dantza eta ustegabekoren bat ere.

Gaurko goizean nabaritu egin da  atzoko festa eta horregatik asko kostatu zaigu altxatzea.

Goizean, azken saioa amaitu ondoren batzuk herrira joan diren bitartean, besteak azkenengo jolasekin disfrutatzen ikastetxean geratu dira.

Amaitzeko, kanpus osoko argazki eta bideo bilduma ikusten ari gara azkenengo agurra egin baino lehen.

Umeen artean  zabaltzen ari da kanpuseko azken astean berriro bueltatuko diren zurrumurrua.

Laster arte!!!