Lehenengo kontaktua Zarautzekin

IMG_6115 (Copiar)Astea gogo handiekin hasi gararela nabaritzen da, batez ere umeen irri eta garrasietan. Zarautzera heldu bezain laster ume bakoitza aste osorako kanpuseko arropa jaso du. Astearen antolakuntzari buruzko azalpen labur bat entzun eta gero logela eta literak banandu ditugu. Hori egin eta gero afaltzera joan gara, eta oraintxe bertan ezagupen joko batzuk prestatzen ari gara kanpusa osatzen dugun kide guztiak elkar ezagutzeko.

Eguna bukatzeko umeak ohera sartuko dira. Espero dugu bihar gaur bezalako gogoekin esnatzea asteko entrenamendu eta ekintzei merezitako hasiera emateko!