8 julio; Fin de semana en Zarautz

Hoy tenemos la última noche en el campus de Zarautz. Ha sido una gran semana.

Gaur eguna bukatzeko “Titanes” pelikula ikusi dogu, honetan arrasismoa eta integrazioa kirolaren bitartez nola lantzen dan ikasi dogu.

Eguna gogoz hasi dogu, futbol eta saskibaloi txapelketak egin dogulako, ume guztiak bateratuta 7 taldetan banatu gara eta danak bi kirolez gozatu dogu. Izugarrizko txapelketako irabazlea lehenengo taldea izan da; Oihan, Ur, Iker, Garazi, Unai, Ane, Julen, Ander eta Maialenek osotuta. Jan eta ostean siesta botatzeko aukera izan dogu, indarrez betetzeko, eta geroko paseotxoa disfrutatzeko. Izozkia hartuta hondartzako paseotik ibili gara eta gainera ikustaldi dibertigarri bat ikusteko aukera izan dogu, Surfari buruzkoa esaterako.

Afaltzeko pizza izan dogu! Eta eguna amaitzeko bukaerako festa izan dogu, gure artean dantzatzeko eta astea ondo amaitzeko!