Mila esker denoi!

Hoy hemos cerrado la sede de Zarautz y con ella esta edición de campus UDA-18. Nuestra próxima actividad son los campus de navidad: GABONAK-18. Será nuestra edición 30 de campus y todo es gracias a la confianza de miles de familias a lo largo de estos años. Eskerrik asko!

Atzo, gauean afaldu ondoren postontzia eta diskoteka egin genuen , dantza bikainak ikusi genituen , a ze erritmo duten ume hauek !! nola disfrutau egin zuten azken gaua.

Gaur goizean ume denak nahastuta futbola-saskibaloia txapelketak egin ditugu , kiroltasun eta umore egokian joan dira partiduak, zelako arrakasta  duen  torneo  hau !!

Bazkaldu eta gero logela denak txukundu , maletak egin eta egun hauetako bideo bat ikusi dugu aste polit hau agurtzeko eta gure Zarautzeko sedea hurrengo urtera arte agurtzeko ere bai.

Astea bikaina joan da , ea hurrengo urtean ere ikusten garen , mila esker denoi etortzeagatik !!
Ametsak partekatzen ditugu !!
Cerrar menú