Última noche de campus

Atzo, surfean azken eguna zen eta olatu handiak hartzera animatu ziren gure neska-mutilak surfista profesionalen antzera. Gauean gurasoei deitu eta postontzi oso interesgarria euki genuen , denek hartu zuten parte eta oso giro polita sortu zen.
Gaur goizean eguraldiak ez digu lagundu eta horren ondorioz ginkana eta arrautzaren jokua egin dugu material desberdinekin, 5 taldetik 3 taldek lortu dute arrautza ez puskatzea.
Bazkaldu ondoren cranium jokua egin dugu , marraztu , mimika , galderak asmatu … . Jokua amaitu dugunean bi entrenamendu  egin ditugu , futbolean 3×3 partiditoak eta jokaldi desberdinak nola amaitu landu dugu eta saskibaloian ordea erasorako eta defentsarako transizioak landu dituzte. Bigarren entrenamenduan txapelketa desberdinak jokatu dituzte.Dena amaitzean dutxa eder bat hartu eta izozki goxo bat hartzera jaitsi gara.
Gauean diskoteka eta festa txiki bat eukiko dute ziur gustoko izango dutela. Azken Gaua Zarautzen !!
Menú de cierre