Gabonetan kiroletako kanpusa Indautxuko Eskolan berriro bueltan da. Informazio guztia hemen: campusbilbao.com.
Eskolako ikasle ez diren umeek ere parte har dezakete eta euskara hutsean da.
Parte-hartzaile bakoitzaren mailara egokitutako multikirol ekintzak eskaintzen ditugu. Umeek kirol arropa eta zapata aproposak ekartzea garrantzitsua da.
DATAK: Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era. Aste bat edo bi egiteko aukera daukazu. hurrengo loturan izena eman dezakezu: IZENA EMATEKO LOTURA
ADINA: 2006 eta 2013 urteen artean jaiotako parte-hartzaileei zuzendua da kirol kanpusa
TOKIA: Indautxuko Eskolako kiroldegiko kantxa
ORDUTEGIA: 9:30 – 13:45
8:45etik 14:00etara begiraleak izango dira bertan parte-hartzaileen harrera errazteko
PREZIOA: Aste bat 70€, bi aste 125€
DESKONTU METAGARRIAK (25€ arte):
- 10€ AMPAren bazkide diren ikasleentzat
- 5€ izena ematen duten anai-arreba bakoitzarentzat
- 5€ Kutxabankeko Gaztedi plana dutenentzat
- 5€ Campus Bilbao-ren Lagunentzat (inoiz gure ekimenetan parte hartu dutenentzat, alegia).
Deskontu guztiak bertan behera geratuko dira azaroaren 23a baino beranduago izena ematen dutenentzat.
Prezioak ondorengo hau hartzen du barne:
- Hamaiketakoa egunero.
- Erantzukizun zibileko asegurua eta laguntza medikuko asegurua lesiorik izanez gero.
- Ez da kanpus honetan ekipamendurik ematen. Baten batek ekipamendua nahi izanez gero hemen eska dezake: info@campusbilbao.com
IZENA EMATEKO PROZEDURA:
Bete lotura honetan aurkituko duzun inprimakia link de inscripciones , diru-sarrera egin eta hurrengo bi egunetan mezua jasoko duzu zure posta elektronikoan tokia duzula baieztatzen.
Parte-hartzailearen izena jarri diru-sarrera egiterakoan. BizKir elkarteak bi kontu korronte hauek zure eskura jartzen ditu:
– Kutxabank: ES 76 2095 0114 60 9113586788
– Laboral Kutxa: ES 84 3035 0033 66 0330026338
2017ko abenduaren 10a baino lehen izen-ematea ezeztatuz gero, ordaindutako %85 itzuliko zaizu. Kanpusaren hasiera baino aste bat arinago ezeztatuz gero, %70
TOKI MUGATUAK DAUDE!!!
Izen-emate ordena errespetatuko da
Informazio gehiago hemen info@campusbilbao.com eta hemen 630142566