Azken gaua Zarautzen

Astea bukatzen ari da Zarautzen, baina neska mutilek energiaz beterik jarraitzen dute. Atzo arratsaldean surfeko azken klasea izan genuen, paddle surfekoa hain zuzen ere, olaturik ez zegoela aprobetxatuz.
Horren ostean denbora libre apur bat eduki genuen afaldu aurretik, eta ondoren, umeek familiarekin telefonoz hitz egiteko aukera izan zuten, postontziko mezuak irakurri baino lehen. Azkenik ginkana bat burutu genuen, 4 talde lehiatu zirelarik, eta 8 proba zail gainditu ostean talde bakar batek lortu zuen garaipena. Hala ere barreak eta giro ona izan ziren nagusi, lehiari garrantzia kenduz.
Dena batu ostean lotara joan ginen eta esnatu eta gero hondartzara joan gara goiza pasatzeko, eguraldi ona aprobetxa nahian. Egun bat baino ez da falta!!