Iritsi da eguna! Zarutzen astebete egon eta gero lehen txanda dagoeneko bukatu da! Atzo arratsaldean saskin eta futbolean lehiatzen aritu ginen arrtsalde isla, eta euriak ere ez gintuen gelditu. 3 talde osatu genituen, baina “los kiwinos” taldeak irabazi zuen txapelketa.
Horren ostean afaldu eta azken postontzia irakurri genuen, eta eguna festa giroan bukatu genuen, amaierako jaiaz gozatuz (dantza, argazkiak, sinadurak…).
Ondorioz, gaur goizean beranduago esnatu gara eta gosaldu ostean paseo bat eman dugu hondartzako pasealekutik. Bueltatu aurretik izozki bana erosi dugu eta bazkaldu ostean gelak txukuntzeko eta maletak prestatario garaia izango da.
Oso giro ona bizi izan dugu astean zehar eta lotura sendoa eraiki dute umeek elakarren artean. Arrakasta itzela izan da benetan! Laster arte!!