3×3 eta askoz gehiago!

Surfeko azken egunean ederki ibili ziren olatu politekin. Besteak eguraldi txarra zegoenez joku desberdinak egin zituzten la salle bertan. Gauean gurasoei deitu , postontzia egin eta diskoteka egin genuen merendola batekin eta musika askorekin zelako dantzariak ditugun!!
Markel begiralearen urteak zirenez zorionak kantatu eta anbiente bikainarekin dantza pilla bat egin genuen.
Gaur goizean 3×3 saskibaloi txapelketara jaitsi gara saskibaloikoak eta futbolekoak hondartzara voley ball , frisbi eta futbol txapelketak egitera. Txapelketetan adiskidetasun handia eta kalitate asko ikusi dugu. Guraso batzuk ikustera ere etorri dira eta animo asko eduki ditugu. Oso harro gaude talde honekin !!
Mini neskak txapelketan 2. postua lortu dute eta infantil neskak ere 2º postua ere bere mailan.
Campusbilbaoko beste taldeak ere oso ondo jokatu dute eta kiroltasun handia adieraziz bere partiduetan, experientzia oso ona euki dute guztiak.