Los fines de semana siguen los campus en Zarautz. El día 26 acudiremos desde Bilbao a disfrutar de sus instalaciones y actividades. Estamos teniendo una semana fantástica que hoy disfrutará de su última velada nocturna.
Ostegun gauean, hondartzatik bueltan, supermerkatura joan ginen jakiak eta edariak erostera, afaldu osteko filma ikusi bitartean jateko. Filmeko momentu dibertigarriekin barre algaraka ibili ginen, eta behin hau amaituta ohera joateko ordua iritsi zen; indarrak berreskuratzeko unea. Ostiral goizean, gosari osasuntsuaren ostean, futboleko eta saskibaloiko entrenamenduak jarri ditugu martxan, aste guztian zehar landutakoari jarraipen bat emanez eta, aldi berean, beraien gaitasunen hobekuntza nabarituz. Arratsaldean, eguraldi bikaina aprobetxatzeko asmoz, hondartzara joan gara bainu fresko bat hartzera, jada kideen artean konfiantzazko giroan murgildu garelarik. Bestalde, surfekoek azken saioa izan dute gaurkoan, aste guztian ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan dutelarik eta surflari apartak bihurtuz.
Atzo gauean, hondartzatik bueltan, supermerkatura joan ginen jakiak eta edariak erostera, afaldu osteko filma ikusi bitartean jateko. Filmeko momentu dibertigarriekin barre algaraka ibili ginen, eta behin hau amaituta ohera joateko ordua iritsi zen; indarrak berreskuratzeko unea. Gaur goizean, gosari osasuntsuaren ostean, futboleko eta saskibaloiko entrenamenduak jarri ditugu martxan, aste guztian zehar landutakoari jarraipen bat emanez eta, aldi berean, beraien gaitasunen hobekuntza nabarituz. Gauean, kirol taldeak nahastuta, gynkana erraldoia egin dugu denetariko probekin.
Gaur, larunbat goiza, futbolekoek askotariko txapelketak egin dituzte, saskibaloiko fintasun taldekoek ordez, Iñaki Merinorekin egindako saioaz ikasi dute.
Hau gutxi balitz, denok batera hondartzara hurbildu gara Volley txapelketa bat egitera.