Mañana domingo es el último día de los campus UDA-19. Conscientes de ello, en Zarautz siguen entrenando a tope y queriendo exprimir cada sesión. Hoy hemos tenido la visita de Asier York, quien se ha acercado de nuevo a Zarautz a dirigir sendos entrenamientos con los grupos de fútbol. Ha estado entusiasmado con la actitud y el nivel deportivo; una gozada.
Zarautzen igaroko ditugun azken orduak aprobetxatzen hasi gara goizean goiz. Intentsitate handiko bi entrenamendu gauzatu ditugu saskibaloian zein futbolean. Gaur ere, Asier York izan da futbol taldeekin, eta apartak izan diren bi entrenamendu egin dituzte. Saskian, entrenamenduak aparte, txapelketa ezberdinak egin dituzte azken indarrei etekina ateratzeko.
Eguerdian, indarrak berritzeko asmoz, talde lanari buruzko bi filma ikusi ditugu (Lehenengoa txikien taldeak eta bigarrena nagusien taldeak). Azken finean, hori da CampusBilbao trasmititzen saiatzen dituen baloreetako bat.
Ahal izanez gero, izozki bat hartzera jaitsiko gara arratsaldean. Ea eguraldia laguntzen gaituen!
Astero bezala, azken gaua izanda, diskodantza izango da protagonista nagusia. Kanpuseko neska mutilek agur esango diote kanpusari musika ezberdina dantzatzen. Ederra izango da seguru.