Hoy nos visita Asier York para hacer varias sesiones de fútbol, como el martes lo hizo Iñaki Merino en basket. Es nuestra forma de subir la exigencia, motivación y nivel deportivo en un campus de Zarautz en en que lo estamos pasando de diez.
Atzo, arratsaldeko entrenamenduetan futbolean erritmo aldaketak landu genituen eta saskibaloian, bestelde, Iñaki Merinorekin landutakoa birpasatzeko erabili genuen, hala nola, hankan mugimenduak, geldialdiak… landuz. Jarraian, “Spy Kids” filma ikusi genuen, ikaragarri gustatu zitzaien, campuseko txikiei zein gaztetxoei.
Gauean Kranium-ean jolastu ginen, taldeka erronka ezberdinak gaindituz.
Gaur goizean entrenamendu saio bat burutu dugu, eta ostean hondartzara joan gara azken bainu eta izozkiaz disfrutzera, eguraldi bikaina egin digu gainera!
Arratsaldean bi entrenamendu saio burutuko ditugu, futbolean Asier Yorken bisita izango dugularik, a zer zortea! Saskibaloian, aldiz, nagusitasun egoerak lantzen hasiko gara, beti ere segurtasun neurriak errespetatuz eta zehazturiko protokoloa jarraituz. Gauean eguna biribiltzeko Ginkana bat egingo dugu.