Betirako lagunak

Kanpuseko lehen astearen amaiera heldu da. Lehen eguneko lotsa berehala kendu zitzaien gazteei egin genituen jolasekin. Gainera egunero egin ditugun saskibaloiko eta futboleko entrenamenduekin ikasten jarraitzeko aukera izan dute.

Eskola inguruan egin ditugun ekintzaz gain, herriko hondartzara joan gera, batzuk surf ikastaroak egitera eta beste batzuk bainatzera, hori bai, hondartzatik ateratzerakoan gehienak izozki-dendatik geldialdia egiten. Azken eguna iritsita, lagun berriak eginda eta datorren urtean errepikatzeko gogoekin.