¡Paso del ecuador!

Kanpuseko bigarren txandaren amaierara iritsi gera. Lehen eguneko lotsa berehala kendu zitzaien gazteei egin genituen jolasekin (azeria, olinpiadak, etab). Gainera egunero egin ditugun saskibaloiko eta futboleko entrenamenduekin ikasten jarraitzeko aukera izan dute, saskibaloiko taldeek gainera Zast klubaren kontra 3×3 txapelketa antolatu zuten.

Eskola inguruan egin ditugun ekintzaz gain, herriko hondartzara joan gera, batzuk surf ikastaroak egitera eta beste batzuk bainatzera, hori bai, hondartzatik ateratzerakoan gehienak izozki-dendatik geldialdia egiten. Hortaz gain, ostegunean orientazio saioa egin genuen gauez Vista Alegreko parkean. Azken eguna iritsita, lagun berriak eginda eta datorren urtean errepikatzeko gogoekin.