Bilboko Club Deportivok dituen instalazioetan
Neska-mutil guztientzat, orain arte jokatzen ibilitakoentzat zein lehen aldiz kirolari ekin nahi diotenentzat. Partadaide eta adinen araberako metodologia ezberdinzak erabiltzen ditugu.
Jarduerak / Actividades
Egunero igerilekura joaten da eta bestelako kirolak ere (padela, esaterako,) pratikatzen dira.
Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios
LEKUA/LUGAR:
Bilboko Club Deportivok dituen instalazioetan
ADINAK/EDADES:
2015etik 2009ra bitartean jaiotakoentzat. 2008ko salbuespenak kontsulta daitezke ondorengo telefonora deituta: 630142566.
DATAK/FECHAS:
bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.
- 2019ko abenduaren 23an eta 24an.
- 2019ko abenduaren 26an eta 27an.
- 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
- 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.
ORDUTEGIA/HORARIOS:
9:30etik 13:30era. Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 13:45era, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.
Prezioak / Precios
PREZIOAK/PRECIOS:
- Egun biko txanda bakarra: 55 euro. Ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
- Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
- 10 euro Bilboko Club Deportivoko bazkideak diren familientzat.
- 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
- BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
- Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
- 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.
Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.
Prezioaren barruan honakoak dira.
- Eguneroko hamaiketakoa.
- Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.
Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).
Jantoki zerbitzua / Servicio de Comedor
Aurten ere Gabonetan jantoki zerbitzua aukeran izango da. Eguneko 10 euro balioko du, bazkalosteko jarduerak eta begiraleak barne.
Bilboko Club Deportivoko jatetxean bertan bazkalduko dugu.
Izena ematearekin batera eskatu daiteke.
Bilboko Club Deportivoko jatetxera datozen neska-mutilak jasotzeko ordua 15:00etatik 15:10era bitartean izango da, Clubaren atean bertan.
Izena nola eman / Forma de Inscripción
izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.
Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):
-Kutxabank: ES 76 2095 0114 60 9113586788.
-Laboral Kutxa: ES 84 3035 0033 66 0330026338.
2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea, %70 itzuliko zaio.
PLAZA MUGATUAK!!!
Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.
Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.