Futboleko campusak deustuko Salestarran

Deustuko Salestarren ikastetxeko instalakuntzak eta belar artifizialeko zelai berria

Gabon hauetan soropila estrenatzen dugu! Bilbon dagoen fultboleko campuserako instalaziorik onena, zelaia ikastetxean bertan dagoelako.

Bai lehenego aldiz, bai usu jolasten dutenentzat dago bideratzuta campus hau. Instalakuntza bikainek talde zabalekin aritzea eta antolatutako egitarauen arabera banatzea ahalbidetzen gaituzte; lanketa pertsonala  garatuko da partaide bakoitzarekin eta honela, parte-hartzailea geure campusetako benetako izar bihurtuko da.

Jarduerak / Actividades

Partaide bakoitzeko maila eta adinen arabera, metodologia zabalak eta geure egoitzetako beste batzuekin ere bateratuta ezarriko ditugu.

Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios

LEKUA/LUGAR:
Deustuko Salestarren ikastetxeko instalakuntzak eta belar artifizialeko zelai berria

ADINAK/EDADES:

2015tik 2004ra bitartean jaiotakoentzat

DATAK/FECHAS:

bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.

  • 2019ko abenduaren 23an eta 24an.
  • 2019ko abenduaren 26an eta 27an.
  • 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
  • 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.

ORDUTEGIA/HORARIOS:

9:30etik 13:30era.

Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 13:45era, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.

Prezioak / Precios

PREZIOAK/PRECIOS:

  • Egun biko txanda bakarra: 45 euro. Ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
  • Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
    • 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
    • 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
    • 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
    • 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.

Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.

Prezioaren barruan honakoak dira.

  • Eguneroko hamaiketakoa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.

Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).

Jantoki zerbitzua / Servicio de Comedor

Aurten ere, Gabonetan jantoki zerbitzua izango da aukeran: eguneko 8 euro.

Deustuko ikastetxeetako batean bazkalduko dugu, Deustuko beste egoitzan diren gainerako parte hartzaileak ere bertara etorriko dira. Bazkaldu ondoren gidaturiko jarduera izango dugu irteteko ordua izan arte.

Hau guztia dagoeneko izena ematearekin batera eska daiteke.

Jantokitik 15:00etatik 15:15era bitartean irtengo da.

Bus

Abenduko lehen hamabostaldian web-orrialdean behin-betiko ordutegiak eta geralekuak baieztatuko ditugu, gutxi gorabehera ondorengoak izango direnak:

Joaneko autobusa:

1.- Miribilla (Gernika lorategiak).

2.- Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.

3.-Zabalbide 41.zk.

4.-Erriberako merkatua.

5.-Areatza (San Nikolas).

6.- CampoVolantin, Zubizuri ondoan.

Itzultzeko autobusa:

Itzultzeko geralekuek zenbait aldaketa izango dituzte, trafikoaren norantzak direla-eta. Deustutik 15:00etan irtengo da autobusa eta itzultzeko bidaia bazkaltzen geratzen direnentzat baino ez da izango.

Geralekuetan egoteko orduak, betiere trafikoaren araberakoak,  ondorengoak izango dira.

1.-Campo Volantín, Zubizuri ondoan.

2.-Areatza.

3.-Bilborock.

4.-Miribilla.

5.-Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.

6.-Zabalbide 41.zk.

Autobuseko zerbitzuak 3 euro balio du eguneko, online izena ematean ageri den bezala.

Esandako informazioa datozen asteetan, campusak hasi aurretik zehaztu eta baieztatuko dugu

Izena nola eman / Forma de Inscripción

izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.

Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da  ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):

-Kutxabank:       ES 76  2095  0114  60  9113586788.

-Laboral Kutxa: ES 84  3035  0033  66   0330026338.

2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea,  %70 itzuliko zaio.

PLAZA MUGATUAK!!!

Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.

Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.