Indautxuko Eskolako kirol ezberdinetako kantxan
Gabonetan berriz ere datoz Indautxuko Eskolaren aretoko futboleko campusak. Baieztatzeko, oraingoz, La Casillakoa. Kirol zirraragarri honek gero eta arrakasta handiagoa du, jokaldi ikusgarriak eta erritmo bizia izateagatik. Horrez gain, , kiroldegia gunerik onena da ederto pasatu eta trebatu ahal izateko.
Gainera, eskolako ikasleak ez diren neska-mutilentzat ere zabalik dago eta euskera hutsean izango da.
Normalean aretoko futbolean aritzen direnentzat, baita kirolean lehen aldiz egin nahi dutenentzat ere.
Jarduerak / Actividades
Campusean, programaturiko jardueraren arabera, parte hartzaile bakoitzarekin lan pertsonalizatua egiten da eta bera da, hain zuzen ere, gure campusetako benetako izarra: parte hartzaile bakoitza.
Neska-mutilek kirol arropa eta kirol oinetakoak ekartzeko eskatzen dizuegu.
Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios
LEKUA/LUGAR:
Indautxuko Eskolako kirol ezberdinetako kantxan
ADINAK/EDADES:
2014tik 2006era bitartean jaiotakoentzat
DATAK/FECHAS:
bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.
- 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
- 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.
ORDUTEGIA/HORARIOS:
9:30etik 13:45era.
Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 14:00etara, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.
Prezioak / Precios
PREZIOAK/PRECIOS:
- Indautxuko Eskolako Gurasoen Elkarteko ikasle bazkideentzat, egun biko txandan: 30 euro. Gainerakoentzat, 45 euro lehen txandan eta 30 euro bigarrenean.
- Errepikatzen den txanda bakoitzeko, multikirolean zein gainerako egoitzetan: 30 euro.
- Eskolako ikasleak ez direnentzat, lehen txandan gehienez ere 15 eurora arteko deskontuak izango dira.
- 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
- 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
- 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
- 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.
Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.
Prezioaren barruan honakoak dira.
- Eguneroko hamaiketakoa.
- Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.
Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).
Izena nola eman / Forma de Inscripción
izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.
Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):
-Kutxabank: ES 76 2095 0114 60 9113586788.
-Laboral Kutxa: ES 84 3035 0033 66 0330026338.
2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea, %70 itzuliko zaio.
PLAZA MUGATUAK!!!
Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.
Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.