Gabonetan berriz ere dator Indautxuko eskolaren multikirola campusa.

Ikastetxeko ikasleak ez direnen neska-mutilentzat ere zabalik dago eta euskera hutsean izango da.

Jarduerak / Actividades

Campusean kirol askotako jarduerak egingo ditugu, parte hartzaile bakoitzaren mailari egokituak. Umeek kirol arropa eta kirol oinetakoak ekartzeko eskatzen dizuegu.

Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios

LEKUA/LUGAR:

ADINAK/EDADES:

2015etik 2008ra bitartean jaiotakoentzat. LEKUA: Indautxuko Eskolako kirol ezberdinetako kantxan.

DATAK/FECHAS:

abenduak 26 eta 27. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, bi eguneko txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita (beste egoitza batzuetan ere bai).

Indautxuko Eskolan aretoko futbola izango da abenduaren 30ean eta 31n, eta urtarrilaren 2an eta 3an. Esandako egunetan, baita abenduaren 23an eta 24an ere campuseko beste egoitza batzuetan.

ORDUTEGIA/HORARIOS:

9:30etik 13:45era. Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 14:00etara, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.

Prezioak / Precios

PREZIOAK/PRECIOS:

  • Indautxuko Eskolako Gurasoen Elkarteko ikasle bazkideentzat: 30 euro. Gainerakoentzat: 45 euro.
  • Aretoko futbolean edota campusen beste egoitzetan aritu direnentzat, ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
  • Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
    • 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
    • 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
    • 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
    • 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.

Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.

Prezioaren barruan honakoak dira.

  • Eguneroko hamaiketakoa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.

Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).

Izena nola eman / Forma de Inscripción

izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.

Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da  ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):

-Kutxabank:       ES 76  2095  0114  60  9113586788.

-Laboral Kutxa: ES 84  3035  0033  66   0330026338.

2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea,  %70 itzuliko zaio.

PLAZA MUGATUAK!!!

Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.

Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.