Multikirola campusa La Sallen

Bilboko La Salle ikastetxea eta kiroldegia

10 urte baino gehiago daramagu geure parte-hartzaileengana kirola hurbiltzen, haien adina eta eboluzio-mailen arabera. Geure campusetan milaka neska-multilek jolasten ikasi dute eta egun, bizkaiko jokalekuak betetzen dihardugu kirol ezberdinetan.

Mutikirola egiteko campusa adin goiztiarretara dago bideratuta. Ikastetxeko kirol instalazio bikainek ahalbidetzen gaituzte talde txikitan lan egitea eta partaide bakoitzaren arreta pertsonalizatzea; horri esker, parte-hartzailea geure campuseko benetako izarra bihurtzen da.

Adinen arabera, metodologia ezberdinak ezartzen ditugu; hori dela medio, eta zenbait probatu ondoren, 7-8 urte dituztenean, jakinaren gainean izango dira, normalean, zein kirol praktikatu nahi duten.

Jarduerak / Actividades

Jolas eta jarduera ezberdinen bidez, bilatuko da psikomotrizitate, koordinazio eta oinarrizko mugimendu-trebetasunak hobetzea, mugimenduaren garapena denbora eta espazioarekikoa, baita lateralitatea eta adimenaren garapena jokoen bidez ere.

Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios

LEKUA/LUGAR:
Bilboko La Salle ikastetxea eta kiroldegia

ADINAK/EDADES:

2015tetik 2012ra bitartean jaiotakoentzat.

DATAK/FECHAS:

bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.

  • 2019ko abenduaren 23an eta 24an.
  • 2019ko abenduaren 26an eta 27an.
  • 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
  • 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.

ORDUTEGIA/HORARIOS:

9:30etik 13:30era.

Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 13:45era, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.

Prezioak / Precios

PREZIOAK/PRECIOS:

  • Egun biko txanda bakarra: 45 euro. Ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
  • Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
    • 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
    • 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
    • 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
    • 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.

Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.

Prezioaren barruan honakoak dira.

  • Eguneroko hamaiketakoa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.

Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).

Jantoki zerbitzua / Servicio de Comedor

Aurten ere, Gabonetan jantoki zerbitzua izango da aukeran: eguneko 8 euro.

Deustuko ikastetxeetako batean bazkalduko dugu, Deustuko beste egoitzan diren gainerako parte hartzaileak ere bertara etorriko dira. Bazkaldu ondoren gidaturiko jarduera izango dugu irteteko ordua izan arte.

Hau guztia dagoeneko izena ematearekin batera eska daiteke.

Jantokitik 15:00etatik 15:15era bitartean irtengo da.

Bus

Abenduko lehen hamabostaldian web-orrialdean behin-betiko ordutegiak eta geralekuak baieztatuko ditugu, gutxi gorabehera ondorengoak izango direnak:

Joaneko autobusa:

1.- Miribilla (Gernika lorategiak).

2.- Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.

3.-Zabalbide 41.zk.

4.-Erriberako merkatua.

5.-Areatza (San Nikolas).

6.- CampoVolantin, Zubizuri ondoan.

Itzultzeko autobusa:

Itzultzeko geralekuek zenbait aldaketa izango dituzte, trafikoaren norantzak direla-eta. Deustutik 15:00etan irtengo da autobusa eta itzultzeko bidaia bazkaltzen geratzen direnentzat baino ez da izango.

Geralekuetan egoteko orduak, betiere trafikoaren araberakoak,  ondorengoak izango dira.

1.-Campo Volantín, Zubizuri ondoan.

2.-Areatza.

3.-Bilborock.

4.-Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.

5.-Zabalbide 41.zk.

Autobuseko zerbitzuak 3 euro balio du eguneko, online izena ematean ageri den bezala.

Esandako informazioa datozen asteetan, campusak hasi aurretik zehaztu eta baieztatuko dugu

Izena nola eman / Forma de Inscripción

izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.

Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da  ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):

-Kutxabank:       ES 76  2095  0114  60  9113586788.

-Laboral Kutxa: ES 84  3035  0033  66   0330026338.

2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea,  %70 itzuliko zaio.

PLAZA MUGATUAK!!!

Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.

Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.