Etxezuriko (Sarriko metro geltokia) belar artifizialeko futbolzelaia (baieztatu barik) eta Salesianoen futbolzelai BERRIA. Eguraldiaren arabera, batean edo bestean ekingo diogu, eta jakin bezain laster jakinaraziko dugu.
Bizkir-campusbilbaok bereziki neskei begirako futbol campus bat antolatu dugu 2019ko udaldian eta zenbait astez. Arrakasta itzela izan du, 64 jokalarik parte hartu dute eta. Kirolaren bidezko hezkidetzan sinetsita gaudenez, egun gure campusak mixtoak dira; hala ere, jakitun gara bereziki neskei begirako campusa eskatu egiten digutela, dagoeneko futbolean aritzen diren neskentzat zein oraindik aritu ez direnentzat. Azken hauek orain arte ez dute futbolean egin bi arrazoirengatik: euren ikastetxeetan edo inguruan aukerarik ez dutelako, edota campus mixtora (gehienbat mutilez osatua) lehen aldiz etortzeko uzkur samar dabiltzalako.
Gure lehen ekitaldia arrakastatsua izan denez gero, berriz ere antolatzeari ekingo diogu: neskentzako futboleko campusa, eta hurbileko instalazioetan ditugun mistoekin kontaktuan, elkarri eragiteko asmoz. Lanketa berezitua eta hezkidetza uztartuta, beraz.
Neska atezainentzako trabakuntza berezitua ere eskaintzen dugu.
Jarduerak / Actividades
Kirol campusean izaniko eskarmentuak aukera ematen digu zenbait helburu betetzeko, batzuetan atsedeneko kirolak edota kirol lehiaketek (baita eskola kirolaren esparruan ere) bete ezin dituzten helburuak, hain zuzen ere. Parte hartzaileen arteko harremanak lantzeko gune ezin hobea da campusa, batez ere ikastetxe, udalerri edota club ezberdinetakoak direnean.
Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios
LEKUA/LUGAR:
Etxezuriko (Sarriko metro geltokia) belar artifizialeko futbolzelaia (baieztatu barik) eta Salesianoen futbolzelai BERRIA. Eguraldiaren arabera, batean edo bestean ekingo diogu, eta jakin bezain laster jakinaraziko dugu.
ADINAK/EDADES:
2013tik 2004ra bitartean jaiotakoentzat
DATAK/FECHAS:
bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.
- 2019ko abenduaren 23an eta 24an.
- 2019ko abenduaren 26an eta 27an.
- 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
- 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.
ORDUTEGIA/HORARIOS:
9:30etik 13:30era. Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 13.45era, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko.
Prezioak / Precios
PREZIOAK/PRECIOS:
- Egun biko txanda bakarra: 45 euro. Ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
- Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
- 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
- 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
- 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
- 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.
Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.
Prezioaren barruan honakoak dira.
- Eguneroko hamaiketakoa.
- Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.
Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).
Jantoki zerbitzua / Servicio de Comedor
Aurten ere, Gabonetan jantoki zerbitzua izango da aukeran: eguneko 8 euro.
Deustuko ikastetxeetako batean bazkalduko dugu, Deustuko beste egoitzan diren gainerako parte hartzaileak ere bertara etorriko dira. Bazkaldu ondoren gidaturiko jarduera izango dugu irteteko ordua izan arte.
Hau guztia dagoeneko izena ematearekin batera eska daiteke.
Jantokitik 15:00etatik 15:15era bitartean irtengo da.
Bus
Abenduko lehen hamabostaldian web-orrialdean behin-betiko ordutegiak eta geralekuak baieztatuko ditugu, gutxi gorabehera ondorengoak izango direnak:
Joaneko autobusa:
1.- Miribilla (Gernika lorategiak).
2.- Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.
3.-Zabalbide 41.zk.
4.-Erriberako merkatua.
5.-Areatza (San Nikolas).
6.- CampoVolantin, Zubizuri ondoan.
Itzultzeko autobusa:
Itzultzeko geralekuek zenbait aldaketa izango dituzte, trafikoaren norantzak direla-eta. Deustutik 15:00etan irtengo da autobusa eta itzultzeko bidaia bazkaltzen geratzen direnentzat baino ez da izango.
Geralekuetan egoteko orduak, betiere trafikoaren araberakoak, ondorengoak izango dira.
1.-Campo Volantín, Zubizuri ondoan.
2.-Areatza.
3.-Bilborock.
4.-Miribilla.
5.-Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.
6.-Zabalbide 41.zk.
Autobuseko zerbitzuak 3 euro balio du eguneko, online izena ematean ageri den bezala.
Esandako informazioa datozen asteetan, campusak hasi aurretik zehaztu eta baieztatuko dugu.
Izena nola eman / Forma de Inscripción
IZENA NOLA EMAN:
izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.
Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):
-Kutxabank: ES 76 2095 0114 60 9113586788.
-Laboral Kutxa: ES 84 3035 0033 66 0330026338.
2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea, %70 itzuliko zaio.
PLAZA MUGATUAK!!!
Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.
Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.