Bilboko La Salle-Ybarra kiroldegia (Deustu)
Gabon hauetan sakibaloi teknifikazio campusa Bilboko La Sallen izango dugu.
Plazak mugatuak dira; horrela, bilatzen dugun metodologia bermatuko dugu. Kadete eta infantileko jokalariak baldin eta taldeetan badabiltza eta haien nahia ere jokatzeko maila propioa hobetzea bada haientzat beren beregi dago bideratuta teknifikazio campus hau. Hori guztia koadro tekniko bikainen eskutik lortuko da. (juniors mailaren parte-hartzea galdetu).
Saio honetan jaurtiketaren lanketa bereziaren hobekuntza gauzatuko dugu, arlo guztietan.
Beti bezain ondo pasatzen dugu geure campusetan, baina goi-mailako kalitatearekin geure lanean. Beti ere, entrenatzaile, nazioarteko ligetan eta euskadiko selekzioan zein espainiako estatukoan aritutako eskarmentu handiko prestatzaileen gidaritzarekin, geure parte-hartzaile adienkoekin buru-belarri arituko dira xehetasun guztiak fintzen bihurtzen gaituztenak jokalari hobeak izatera.
Jarduerak / Actividades
Data eta Ordutegiak / Fechas y Horarios
LEKUA/LUGAR:
Bilboko La Salle-Ybarra kiroldegia (Deustu)
ADINAK/EDADES:
2003tik 2007ra bitartean jaiotakoentzat.
DATAK/FECHAS:
bi eguneko multzotan, bi edota nahi beste egunetan etor daiteke. Nork bere asistentzia nahieran antola dezake izena emateko estekaren bidez, txanda bakarrean edota ezberdinetan etorrita.
- 2019ko abenduaren 23an eta 24an.
- 2019ko abenduaren 26an eta 27an.
- 2019ko abenduaren 30ean eta 31n.
ORDUTEGIA/HORARIOS:
9:30etik 13:30era.
Begiraleak izango dira instalazioetan 8:45etik 13:45era, neska-mutilak hartu eta gurasoek jasotzeko
Prezioak / Precios
PREZIOAK/PRECIOS:
- Egun biko txanda bakarra: 45 euro. Ondorengo txanda bakoitzeko: 30 euro.
- Lehen txandan beste deskontu batzuk ere gehitu daitezke, 15 eurora artekoak.
- 5 euro datorren neba-arreba bakoitzarentzat, egoitza banatara etorrita ere.
- 5euro BBKren Gaztedi Plana dutenentzat.
- 5 euro Campus Bilbaoren Lagunak direnentzat, hau da, gure aurreko jardueraren batean partaide izan direnentzat.
- 5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.
Deskontu guztiak bertan behera gertuko dira azaroaren 23tik aurrera egiten diren izen emateetarako.
Prezioaren barruan honakoak dira.
- Eguneroko hamaiketakoa.
- Erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun laguntza, lesiorik balego.
Campuseko kirol jertsea nahi izanez gero, izena ematearekin batera eros daiteke (15 euro).
Jantoki zerbitzua / Servicio de Comedor
Aurten ere, Gabonetan jantoki zerbitzua izango da aukeran: eguneko 8 euro.
Deustuko ikastetxeetako batean bazkalduko dugu, Deustuko beste egoitzan diren gainerako parte hartzaileak ere bertara etorriko dira. Bazkaldu ondoren gidaturiko jarduera izango dugu irteteko ordua izan arte.
Hau guztia dagoeneko izena ematearekin batera eska daiteke.
Jantokitik 15:00etatik 15:15era bitartean irtengo da.
Bus
Abenduko lehen hamabostaldian web-orrialdean behin-betiko ordutegiak eta geralekuak baieztatuko ditugu, gutxi gorabehera ondorengoak izango direnak:
Joaneko autobusa:
1.- Miribilla (Gernika lorategiak).
2.- Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.
3.-Zabalbide 41.zk.
4.-Erriberako merkatua.
5.-Areatza (San Nikolas).
6.- CampoVolantin, Zubizuri ondoan.
Itzultzeko autobusa:
Itzultzeko geralekuek zenbait aldaketa izango dituzte, trafikoaren norantzak direla-eta. Deustutik 15:00etan irtengo da autobusa eta itzultzeko bidaia bazkaltzen geratzen direnentzat baino ez da izango.
Geralekuetan egoteko orduak, betiere trafikoaren araberakoak, ondorengoak izango dira.
1.-Campo Volantín, Zubizuri ondoan.
2.-Areatza.
3.-Bilborock.
4.-Txurdinaga, Begoñazpi ikastolaren ondoan.
5.-Zabalbide 41.zk.
Autobuseko zerbitzuak 3 euro balio du eguneko, online izena ematean ageri den bezala.
Esandako informazioa datozen asteetan, campusak hasi aurretik zehaztu eta baieztatuko dugu
Izena nola eman / Forma de Inscripción
izena emateko estekan dagoen inprimaki-fitxa bete eta ordainketa egin ondoren, plaza baieztatzen duen emaila jasoko da bi eguneko epealdian.
Ordainketa egitean partaidearen izena idatzi behar da ondoren zehazten diren bi kontuetariko batean (biak Bizkir Elkartearen izenean):
-Kutxabank: ES 76 2095 0114 60 9113586788.
-Laboral Kutxa: ES 84 3035 0033 66 0330026338.
2019ko abenduaren 10a baino lehen egindako baliogabetzeari %85 itzuliko zaio; jarduerak hasi baino astebete lehenagoko baliogabetzeari, ordea, %70 itzuliko zaio.
PLAZA MUGATUAK!!!
Izena ematearen hurrenkera zorrotz gordeko da.
Argibide gehiago: info@campusbilbao.com eta 630142566 tel.