Preguntas Frecuentes

 

Preguntas Frecuentes

 

A través de este artículo, esperamos poder aclarar algunas de las preguntas más frecuentes que nos hacen las familias de cada participante:

¿Qué debo llevar el primer día?

Ropa deportiva adecuada a la climatología y los útiles de aseo para poder ducharnos. El primer día entregamos la equipación del campus (en navidades sudadera) a quienes lo han solicitado. Agradecemos que se traiga, especialmente cuando sacamos las fotos de grupo y el último día.

Entendemos que participantes muy txikis algunos aitas y amas prefieren que se duchen en casa, pero recomendamos hacerlo en la instalación tras el campus. Esto es más importante cuando van siendo más mayores y especialmente en los campus de fútbol cuando hace mal tiempo. La ducha tras el ejercicio físico es una parte más de la educación deportiva.

¿Se puede personalizar mi campus?

Totalmente, por ejemplo acudiendo alguna semana a una de las sedes y en otra semana a una sede diferente. La cuota se personaliza intentando que la familia de l@s participantes se pueda acoger al máximo de ventajas.

Por ejemplo se puede acudir a alguna/s de las tandas de campus urbanos, sin pernocta, y también a una semana al de Zarautz. Se aplica un descuento especial.

Para cualquier duda, lo mejor es consultar en info@campusbilbao.com.

¿Hay seguro de asistencia médica?

Sí; de asistencia sanitaria completa. Además de los correspondientes seguros de Responsabilidad Civil y de Accidentes, cada participante está cubiertos por una póliza de asistencia sanitaria y médico-farmacéutica, para cubrir el tratamiento de cualquier tipo de lesión, que esperamos no se produzca.

Nuestro centro de asistencia más empleado es la Clínica Zorrotzaurre y la valoración del servicio es excelente entre las familias que lo han tenido que emplear.

¿Personas profesionales o voluntarias?

En BizKir-campusbilbao somos muy conscientes de que nuestro éxito se basa en dos pilares: La confianza de miles de familias que agradecemos y con la que somos corresponsables y nuestro equipo de monitores y monitoras. Su actitud, formación, cercanía  y profesionalidad consigue que demos a nuestras actividades el sello campusbilbao. 

Todos el personal de BizKir-campusbilbao tiene contrato laboral. La legislación lo exige actualmente y nos adelantamos hace años a esa exigencia, así como a otras que garantizan todos los derechos del menor y la seguridad para sus familias. Es un gran esfuerzo que merece la pena, para que los monitores y monitoras disfruten de sus derechos y para ofrecer el mejor servicio con los mejores profesionales.

¿Qué es ser Amigo de Campus Bilbao (A.C.B.)?

Es la denominación que damos a quienes han participado en alguna de nuestras actividades. Pertenecer nos garantiza derechos preferentes y descuentos en los campus. También solemos hacer diferentes campañas de entradas y actividades con ventajas.

¿Hay descuentos acumulables?

Tenemos descuentos acumulables para facilitar el acceso a nuestras actividades. Este daño hemos ampliado los colectivos que pueden obtener descuentos. El sistema de inscripción informa previamente del precio que conlleva cada inscripción.

Las cuotas por repetir varias semanas ya incluyen un importante descuento de 50€ en cada semana a partir de la primera. También, hay  descuentos por acudir varios hermanos, por pertenecer a colectivos que colaboran con BizKir-campusbilbao, por ser ACB (haber venido a anteriores ediciones) y por tener la equipación oficial y no querer otra. La suma de los descuentos acumulables llega a superar una semana gratis en los campus de verano. 

El descuento de herman@s se aplica en la cuota de tod@s l@s herman@s que acuden a nuestras actividades, y como los otros descuentos, nos podemos acoger a ellos aunque nos apuntemos a diferentes sedes o a distintos deportes. Por ejemplo si un@ de los herman@s se apunta al campus de fútbol y  otr@ al de basket.

¿Cuál es la mejor hora para acudir por la mañana?

Las actividades guiadas comienzan a las 9:30 horas, por lo que hay que estar vestido y preparado para esa hora. Recomendamos acudir entre las 9 y las 9:20 horas, pero desde las 8:45 horas hay monitor@s en las instalaciones, por si alguien necesita dejar antes a l@s txikis.

¿Hay que llevar algo de dinero, merienda o hamaiketako al campus?

A los campus de Bilbao NO, de hecho agradecemos que ningún participante lleve cosas de especial valor. No necesitan llevar dinero ya que no hay ningún momento en el que puedan gastarlo o necesitarlo. El hamaiketako se lo damos nosotros, al igual que la merienda en los campus de verano.

En los casos de intolerancias y alergias, siempre tenemos merienda y hamaiketako alternativo. Algunas familias prefieren llevárselo y que se lo demos; ningún problema.

En el campus de Zarautz sí les dejamos alguna tarde comprarse unos goxokis, pero en ningún caso recomendamos que lleven más de 10-20€

¿Qué es Barneratzen?

Bizkir-campusbilbao tiene entre sus fines acercar también la actividad deportiva de calidad a personas que por sus limitaciones de cualquier tipo tienen más dificultad para lograrlo. Para eso creamos el área Barneratzen.

Así, gracias a las miles de familias que confían en nuestra forma de hacer las cosas, hemos establecido colaboraciones con diferentes entidades sociales para ayudarles gratuitamente con nuestros medios y personal en el ámbito educo-deportivo y tenemos un plan de becas para la asistencia a nuestras actividades de personas de entornos más desfavorecidos. También estamos abiertos a estudiar cualquier inquietud que desde este ámbito se reciba. Mila esker!

¿Cómo funciona el servicio de autobús al campus?

En cada edición de los campus con sede en Deusto, hay autobús con varios recorridos de ida y vuelta. El servicio nació gratuito, pero  tuvimos problemas organizativos, como algunos abusos de personas inscritas que no lo empleaban después y otras no inscritas que sí acudían a los buses. Desde hace años, se cobra un importe  por semana y la inscripción es obligatoria e incluida en la inscripción, para quienes deseen el servicio de bus.

Si algún AMPA o colectivo nos quiere solicitar otras paradas, puede ponerse en contacto con nosotros.

Para el campus de Zarautz, habrá un autobús desde Bilbao, con salida a las 17 horas de cada domingo, frente al número 50 de Avda. Lehendakari Aguirre, junto a la rotonda Don Bosco. El regreso será al domingo siguiente a las 19:30 aprox. Las familias que lo deseen pueden llevar al participante hasta Zarautz en coche.

Para poder solicitar este servicio de bus a Zarautz, nos ponemos en contacto en junio con las personas inscritas; a través de mail.

¿La ropa perdida?

Diariamente l@s peques tienen despistes y se olvidan cosas que solemos tener expuestas. Es importante reclamarlas cuanto antes, ya que cuando terminan los campus l@s monitor@s de campusbilbao dejamos de estar en las instalaciones que nos acogen, y es mucho más difícil entregar las prendas y los efectos olvidados.

AGRADECEMOS QUE L@S NIÑ@S TRAIGAN LA ROPA MARCADA CON SU NOMBRE. Si llevan una marca sin nombre, al encontrarla no sabemos a quién corresponde.

Sarritan egiten diren galderak

Artikulu honen bidez, parte-hartzaileen familiek sarritan egiten dizkiguten galderarik ohikoenak argitu nahi ditugu:

 

Zer eraman behar dut lehenengo egunean?

Eguraldiaren araberako kirol arropa eta dutxatzeko  behar diren gauzak. Campuseko ekipazioa eskatu dutenei lehenengo egunean ematen diegu  (Gabonetan, kirol jertsea). Eskertzen dugu ekipazioa ekartzea, batez ere taldeko argazkiak egiten ditugunean eta azken egunean.

Ulertzen dugu parte-hartzaile txikitxu batzuen gurasoek nahiago izatea etxean bertan dutxa daitezen; hala ere, gomendatzen dizuegu campuseko instalazioetan egitea. Horrela egitea are garrantzitsuagoa da nagusitu ahala, eta batez ere  futboleko campusetan eguraldi txarra egiten duenean, ariketa fisikoaren osteko dutxa kirol heziketaren parte delako.

 

Badago neure campusa pertsonalizatzeko aukerarik?

Bai horixe; esaterako honela:  aste batean egoitzetariko batera joanez eta hurrengo batean egoitza ezberdin batera. Ordaindu beharreko kuota pertsonalizatu egiten da, parte-hartzaileen familiek ahalik eta abantaila gehien eduki ditzaten.

Adibide bat jartzearren, hiriko campusetako txanda batzuetara joan daiteke, gaua bertan igaro barik, baita Zarautzeko campusera astebetez  ere; horrelakoetan, deskontu berezia egingo da.

Edozein zalantzarik izanez gero, galdetu info@campusbilbao.com helbide elektronikoan.

 

Badago osasun laguntzarako asegururik?

Bai; osasun laguntza osokoa. Erantzukizun zibila eta istripu aseguruak izateaz gain, parte-hartzaile bakoitza osasun laguntza mediku-farmazeutikorako polizaren babespean dago, edozein lesiorik  gertatuko balitz ere.

Zorrotzaurre Klinika da gehien erabilitako osasun zentroa, eta bertan izaniko zerbitzuaren gainean balorazio bikaina jaso eta hara jo behar izan duten familien aldetik.

 

Profesionalak ala boluntarioak?

BizKir campusbilbaon jakitun gaude geure arrakastak bi ardatz dituela. Batetik, milaka familiak emandako konfiantza, benetan eskertu eta arduraz hartzen duguna.Bestetik, geure begirale taldea; euren jarrera, trebakuntza, hurbiltasun eta profesionaltasunari esker campusbilbao zigilua dakarte geure jarduera guztiek.

BizKir-campusbilbaon aritzen diren guztiek lan kontratua dute; legeak, egun, hala aginduta eta lehendik ere halaxe jokatu izan dugulako, adin txikikoen eskubideak nahiz euren familientzako segurtasuna bermatu nahian. Merezi duen ahalegin handia da, arduraz jokatuta, begiraleek euren eskubideez goza dezaten eta zerbitzurik onena profesional onenekin eskaintzekotan.

 

Zer da Campus Bilbaoren Laguna (CBL) izatea?

Geure jardueretariko batean parte hartu duten orori esaten diogu CBL. Kidea bazara, eskubide batzuk izango dituzu eta baita campusetan zenbait deskontu ere. Gainera, batzuetan sarrera kanpainak eta abantailadun jarduerak egiten ditugu.

 

Badago meta daitekeen deskonturik?

Meta daitezkeen deskontuak ditugu, geure jarduera eta ekintzetan parte hartzeko aukera erraztearren. Deskontua jaso dezaketen kolektiboen kopuruak gora egiten du urtez urte; hortxe dira  BizKir-campusbilbaorekin elkarlanean ibilitako elkarteak. Izena eman orduko, jarduerak zenbat balio duen jakinarazten da. Aste batzuetan berriz ere etortzeagatik, eta lehenengo astetik hasita, ordaindu beharreko kuotak deskontu interesgarria daukate. Deskontuak daude neba-arrebak etortzeagatik, BizKir-campusbilbaorekin elkarlanean dabiltzan elkarteak izateagatik, CLBko kidea izateagatik eta baita aurreko edizioetan  gurekin etorri  izanagatik ere. Azkenik, meta daitezkeen deskontuen batuketa honakoa izan daiteke: udako campusetan doako astebetez gozatzea.

Neba-arrebentzako deskontua geure jarduera eta ekintza guztietara datozenen kuotari aplikatuko zaio, eta gainerako deskontuekin gertatzen den bezala, eskura daitezke beste egoitza edo kirol ezberdin batzuetan izena ematen bada ere. Adibide bat jartzearren, neba-arrebetariko batek futboleko campusean izena ematen duenean eta beste batek, ostera, basketeko campusean.

 

Zein da goizez heltzeko ordurik onena?

Gidaturiko ekintzak  9:30ean hasiko dira; beraz, ordurako jantzita eta prest egon behar da, 9:00etatik 9:20ra bitartean etortzea gomendatzen dizuegu. Hala ere, goizeko 8:45etik aurrera instalazioetan begiraleak izango dira, norbaitek ume txikiak goizago bertan utzi behar izatekotan.

 

Dirurik-edo, askaria edota hamaiketakoa eraman behar da campusera?

Bilboko campusetara EZ; izan ere, eskatzen dizuegu parte-hartzaileek baliozko gauzarik aldean ez eramateko. Ez dute dirurik ekarri behar, gastatzeko aukera edo unerik ere izango ez dute-eta. Hamaiketakoa  geuk emango diegu, eta udako campusetan askaria ere bai.

Intolerantzia edota alergiarik izanez gero, askaria eta hamaiketako ezberdinak izango ditugu aukeran. Zenbait familiak nahiago izaten dute eurek ekarri eta geuk ematea; horretarako ez dago inolako arazorik.

Zarautzeko campusean arratsalderen batean-edo goxokiak erosten uzten diegu; edozelan ere, ez dugu gomendatzen 10-20 euro baino gehiago ekartzea.

 

Zer da Barneratzen?

BizKir-campusbilbaok dituen helburuetariko bat da kalitatezko kirol jarduerak eskura jartzea edozein eragozpen dituen pertsonari; horretarako sortu dugu, hain zuzen, Barneratzen gunea. Hartara,  gauzak egiteko dugun moduan konfiantza duten milaka familiari esker, gizarte erakunde ezberdinekin elkarlanean aritzen gara, geure bitarteko eta pertsonalaren bidez, beti ere heziketa eta kirolaren arloan doako laguntza eman ahal izateko. Horrela bada, beka sistema dugu ingurumari korapilatsua duten lagunak ere geure campusetara hurbil daitezen. Arlo honi dagokionez, edozein ekimen edota ideia jaso eta aztertzeko prest gaude. Mila esker!

 

Zelan funtzionatzen du campusera etortzeko autobus zerbitzuak?

Deustun egoitza duten campusetako edizio bakoitzean  joan-etorriko ibilbide ezberdinak dituen autobusa dago. Autobusa erabili nahi izanez gero, asteko kobratuko da eta izena ematearekin batera jakinarazi behar da.

 

Guraso elkarteak edo bestelako kolektiboren batek beste autobus geraleku batzuk eskatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Zarautzeko campuserako Bilbotik bertatik irtengo da autobusa; igandean irtengo da, Agirre Lehendakariaren etorbidetik, 50.zenbakiaren aurrean, Don Bosco biribilgunearen ondoan. Nahi izanez gero, familiak berak ere eraman dezake parte hartzailea Zarautzeraino.

 

Galdutako arropa?

Ume txikiek egunero izaten dituzte “despisteak”, gauzak eta jantziak sarritan ahazten dituztelako. Guk, dena dela, denok ikusteko moduko lekuan uzten ditugu eskuragai.  Garrantzitsua dajantzi-arropak  lehenbailehen eskatzea. Behin campusak amaitutakoan, campusbilbaoko begiraleok instalazioak erabiltzeari uzten diogu eta askoz zailagoa izaten da orduan jantziak eta ahaztutakoak itzultzea.

ESKERTZEN DIZUEGU UMEEK ARROPA EUREN IZENA JARRITA EKARTZEA. Kontuz: izenik gabeko marka baino ez badakar ez dugu jakingo norena den.

 

 

 

 

 

 

Contacto

+34  630 14 25 66

info@campusbilbao.com

 

Descárgate nuestra APP

Cerrar menú
Share This